XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EEBBek onartu dute Baltikoko errepubliken independentzia

WASHINGTON

Estatu Batuek atzo onartu zuten Lituania, Letonia eta Estoniaren independentzia.

George Bush EEBBetako lehendakariak Kennebunkport-eko udalekutik iragarri zuen Baltikoko hiru errepubliken independentzia onarpena.

Lehendakariak esan zuenez Estatu Batuetako Gobernuak berehala ezarriko ditu harreman diplomatikoak hiru errepublikekin.

SESBeko beste errepubliken independentzia aldarrikapenak banaka aztertuko zituztela ere adierazi zuen Bush-ek.

EEBBek inoiz ez zuten onartu Baltikoko errepubliken anexioa.

Lituania, Letonia eta Estonia 1940 urtean SESBean sartu zituzten naziekin egindako paktu sekretu baten bidez.

Bush-ek sovietar agintariengandik errepublikak onartzeko jarrera espero zuen.

Mikhail Gorbatxovek errepubliken independentzia onartuko zuela iragarri zuenean Bush-ek ere berehala onartu zituen independentzi aldarrikapenak.

EEBBetako Gobernuak SESBeko gertakizunen aurrean nahiago izan zuen itxarotea eta agintari sovietarren jarrera jakitea.

Dena dela EEBBak erabat isolaturik geratu ziren Europako nazio gehienek Lituania, Letonia eta Estoniaren independentzi aldarrikapenak onartu zituztenean.